Ongi etorriak guztiok gure atarira.
Bartzelonako Diputazioa udalgintzaren erreferente bat izan da Katalunian eta Espainian, hala da gaur, eta halaxe izateko asmoa du aurrerantzean ere. Ziur nago tokiko gobernua dela bizi-kalitatearen eta garapen sozial zein ekonomikokoren bermerik onena. Horregatik, tokiko autonomiaren aldarrikapenak, eta subsidiariotasun-printzipioek gidatzen dituzte uneoro nire gobernuaren politika eta lana.
Bigarren mailako tokiko gobernuok, zinegotziz eta alkatez osaturiko gobernuok, gure udaletako agintea sendotzeko lanean dihardugu atergabe, eta tokiko interesak ordezkatzeko eta defendatzeko baimenduak sentitzen gara, behar denean tokian tokiko bozeramaile bilakatuz.
Tokiko administrazio bitartekari gisa, hiritar guztientzat kalitate-maila handia eta aukera-berdintasuna bermatuz, udalaren eskumeneko zerbitzugintza egokia segurtatzea da gure eginkizun nagusia. Edozein hiritarrek, bere udalerriaren neurri eta gaitasuna edozein delarik ere, kalitatezko zerbitzu berberak jasotzea da gure helburua.
Tokiko gobernuok testuinguru hagitz aldakor eta konplexu batean burutzen dugu gure eguneroko lana, fenomeno orokorren tokiko inpaktuari aurre eginez. Erronka berri hauen aurrean, guk izan nahi dugu erantzuna. Uste dut, Diputazioak lurralde-eskala nahiz garai txit egokia bizi duela lurraldearen ikuspegi estrategiko batekin jarduteko, eta, halaber, uste dut metaturiko eskarmentuak behar diren tokiko politika publiko berriak sortzeko eta sustatzeko aukera emango digula.
Hau guztia egin dugu, eta egiten jarraituko dugu, udalerriekin batera lan eginez. Sarean eta elkarrekin lan egitea da gure ezaugarri berezia, eta horrek eskalako ekonomien baliamenduan, sinergien sorkuntzan, partekaturiko baliabideen optimizazioan, eta lurraldearen ikuskera bateratuaren sustapenean sakontzeko aukera eman digu.
Honenbestez, atari hau gu hobeto ezagutzeko, eta, bide batez, gure erronka hauek gertuagotik eta modu eraginkorragoan jorratzen laguntzeko tresna izatea espero dut.
Antoni Fogué Moya
Bartzelonako Diputazioko lehendakaria
Accessibilitat | Ajuda | Avís legal | Contacte
Diputació de Barcelona. Rambla de Catalunya, 126. 08008 Barcelona Tel. 934 022 222